Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/9/29

Aitor Hernándezek 2015 ziklokros denboraldia prestatzeko egin duen prestaketari amaiera eman dio

Aitor Hernándezek estatuko 2015 ziklokros denboraldia prestatzeko egin duen aurre denboraldiari amaiera eman zion atzoko egunean garaipen berri batekin. Specialized-Garmar taldeko txirrindularia mendiko bizikletaz korritutako beste lasterketa bat irabazi zuen, hain zuzen ere Errioxako hiriburuan jokatutako Open Diario de Navarraren lehen txanda, zeina modalitatean korrituko duen azkena izan zen.

Ermuarrak mendiko bizikletaz korritu dituenetatik bosgarren garaipena sinatu zuen, “sentsazio oso onak izanik”. Helmugartu ondoren eta etxera itzuli aurretik, honako adierazpenak egin zituen: “Espezialitateari eta aurre denboraldiari amaiera emateko modurik onena da. Irteera oso azkarra izan da, Patxik erritmo bizia jarri du. Zirkuituak jaitsiera oso teknikoak zituenez eta Oviedoko lasterketa hain hurbil egonez ez dut arriskurik jasan nahi izan. Hirugarren bueltn alde egitea eta buruan jartzea lortu dut, bosgarren garaipena lortuaz. Oso pozik nago egindako lanaz, emaitzaz eta aurre denboraldian izandako sentsazioaz. Hemendik aurrera ziklokrosean arituko naiz buru-belarri”.

Hernandezek Espainiako Ziklokroseko 2015 txapelketa eta denboraldi ofizialari hasiera emango dio urriaren 5eko igandean, Oviedon.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo