Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2014/9/19
Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Tchakovskyk idatzitako ‘El Lago de los Cisnes 3D’ operaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Opera ospetsua da oso, lau ekitalditan antolaturik dagoena. Bolshói Antzokiaren enkarguz 1875 idatzi zen eta 1877an estreinatu. Sarrerak 8 euro balio dute eta jada salgai daude Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean www.kutxabank.es. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.
Londresko Sadler’s Wells-en estreinatu zenean Matthew Bournek egindako Zisneen Aintzira ballet-ikuskizunaren berrinterpretazio arrakastatsuak goitik behera aldatu zuen ikuskizunaren antzezteko moduari, dantzaren mundua ekaitza bailitzan eraldatuz. Bi bira arrakastatsu eman ditu Erresuma Batuan zehar, eta Los Angeles, Europa, Australia eta Japoniako publikoa liluratu. Balet-ikuskizun hau Zisneen Aintzira errusiar balet erromantikoan oinarritzen da eta bertsio horren interpretazio librea egiten du, Tchaikovskyren musika eta argumentuaren ildo nagusiak handik hartzen dituela. Ballet-ikuskizun honen berezitasuna edo ezberdintasuna zisneen paperean, emakumezkoak barik, gizonezkoak dantzatzearena da.
Atsedenaldian cava-kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arral 77 enpresak eskainita.