Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/9/19

Frantzeseko mintza-praktika taldean izena emateko epea zabalik

Ermuko Udal Liburutegiak  urriaren lehenengo astetik ostegunero 18:30etik 20:00etara bilduko den mintza-praktika taldean izena emateko epea zabaldu du.

Ekimen hau Deusto Unibertsitatearen laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskeintzea. Edozein pertsonak, nahiz eta hizkuntzaren goi mailarik ez eduki izena eman dezake ekintzan parte hartzeko. Hori bai, nahitaezkoa da elkarrizketa bat jarraitzeko gaitazuna azaltzea.

Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore natib batek dinamizatuko ditu, zeinek mitza-praktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

Izen-emate epea irailaren 30ean, asteartean, itxiko da. Toki baino eskari gehiako jasotzekotan zozketa egingo da. Herriko biztaleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da. Behin-betiko zerrendak urriaren 1ean, goizez, argituko dugu webgunean.

Bilerak urriaren 2an hasiko dira. Ekimena doakoa da. Inskripzioa Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo