Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2014/9/19
Mugikortasunaren aste europarra dela-eta Ermuan antolatutako jarduerak datorren astean bukatuko dira. Hain zuzen ere, astelehen arratsean bizikletaz egingo den martxa ireki eta herrikoiarekin. Jarduera arratsaldeko 7etarako deituta dago, herritar gehienak gure lan edo hezkuntza alorreko erantzukizunei amaiera eman ondoren. Jardueran Igor Astarloa, Pedro Horrillo, Aitor Hernández eta Aitor Gáldos txirrindulari ermuarrek hartuko dute parte. Txirrindulariek Orde Kardinalaren plazatik abiatuko dira hirigunean zehar ibilbidea betetzeko, arratseko zazpietan. Herritarren Segurtasunaz arduratzen den Alorrak Udaltzain agenteak bidaliko ditu, martxaren burua eta bukaera seinaleztatu eta segurtasuna bermatzeko.
Oraindik gauzatzeko geratzen diren jarduerak eta horiek ordutegia eta lekua.