Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/9/16

Hirigune programaren aspektuak garatzeko akordioa hitzartu dute EMOEk eta udalak

Gure udalak eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) akordioa hitzartu dute Hirigune 2014 izeneko programaren aspektuak garatzeko. Hirigune programa hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa da. Programa Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren bidez. Hiriguneren helburua merkataritza dinamizatzeko ekintzak gauza daitezen laguntzak ematea da, udalerrietako merkatalguneak erakargarriak izan daitezen eta hiritarren interesa erakarri dezaten. Udalaren eta Merkatari eta Ostalarien Elkartearen arteko lankidetza hitzarmenak izaera publiko eta pribatua duten erakunde ezberdinen arteko adibide da, interes orokorraren fabore.

Hirigune proiektua Euskal Merkataritza egokitzeko 2015 planaren barne dago eta bere lan-ildoa merkataritza jarduera garatzeko eszenatoki are profesional eta lehiakorragoa lortzea delarik. Toki merkatari txikiek lehiakorrago izateko eta bezeroak fidelizatzera orientatzen diren estrategiak definitu eta sendotu ditzatela komenigarri da. Horrela eginez gero, kontsumitzaileen nahi eta gustuak asetzen asmatuko baititu.

Hitzarmen eta proiektuarekin hirigunea hobetu nahi da, herrian dugun merkataritza eskaintza hobetu eta sustatu, hiriko denden kudeaketa hobetuz.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo