Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/9/12

Liburutegia Europarrak bigarren ‘NAPLE Sister Libraries Day’ ospatzen

Europa osoko liburutegiek bigarren aldiz “NAPLE Sister Libraries Day” ospatuko dute datorren irailaren 12an “Library full of dreams – immnerse yourself! Ametsez beteriko Liburutegia. Murgil zaitez. Una biblioteca repleta de sueños, ¡sumérgete! goiburupean. Ikurritz honek liburutegiek gizarte-inklusioan, inklusio digitalean eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan betetzen duten eginkizuna azpimarratu nahi du.

Liburutegi bakoitzak data hau ospatzeko burutuko dituen ekimenak asmatu ditu eta oraingoan Ermuko Liburutegian %100 Recicled orri markagailuak diseinatu ditu. Bilduma bakarra da, non orri markagailu bakoitza desberdina den berauek egiteko txartelak, kartoiak eta aldez aurretik beste erabilera izan duten karpeta birziklatuak. Orri markagailuek bi eranskailu daramatzate, batetik produktuaren jatorria adierazten duena eta bestetik kanpainaren goiburua eta NAPLEko logoa.

NAPLE Foruma Espainian Kultura Ministerioko Liburutegien Lankidetzarako Zuzendaritza-orde Orokorra.NAPLEko helburuetako bat kooperazioa, lankidetza koordinatua eta Udal Liburutegien garapena Europan.

NAPLEko ekimenetako bat errealitate eta interes berdinak dauzkaten europar hiri desberdinetako liburutegi publikoen arteko adiskidetze hitzarmenak sinatzea da. 2013ko udaberrian Ermuko Udal Liburutegia NAPLE sareko kide egin zen eta Belgikako Tielt-Winge liburutegiarekin adiskidetuta dago.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo