Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/2/7

Lobiano zabalikk ezaugutu ahal izateko

Ermuarrok Lobiano Kulturgune berria ezagutzeko parada izan dezagun, jaurregiko ateak hainbat egunez zabaltzeko erabakia hartu du udal kultura sailak. Kulturgunearen arduradunek komenigarritzat jo dute horrela egitea, herritarren artean ikusmin handia piztu delako eta pertsona ugarik eraikina ezagutu ahal izatea eskatu duelako. Horiek horrela, aste honetako eta datorreneko lanegunetan ateak irekita egonen dira eta, nahi duten guztiek, bisita gidatuak egiteko aukera izango dute. Jauregi ohia otsailaren 16ra, datorren ostiralera, bitartean bisitatu ahal izango da. Bisitak arratsaldeko lauretatik zortzietara bitartean noiznahi eta doan egin ahal izango dira.

Bisitariei lagundu eta gidatzeko, kultura alorrak ‘Guabanakoa’ enpresaren zerbitzua hitzartu du. Enpresa horren langileak bertan izango dira bisitarien zalantzak argitu eta galderei erantzuteko, instalazioa erakusten dieten bitartean. Lobiano Kultugunera joaten diren guztiek areto eta gela guztiak ikusi ahal izango dituzte, baldin eta horiek herriko kolektiboek ez badaude horiek erabiiltzen une horretan. Lobianok 1274 metro karratu erabilgarri ditu. Eraikina hiru solairutan banatuta dago eta zortzi gela nagusi ditu. Horiek guztiak ehun metro karratutik gora dute eta batzuren kasuan ia berrehunera ailegatzen dira. Eraikinak hainbat areto abalioanitz ditu, hitzaldietarako auditorioa, erakusketa gela, dantza gela, antzerki entsaioetarako, pintura eskoletarako, eta abar. Gainera, punta puntako teknologia sistemaz jantzita dago, hainbat erabileratan erabili daitezkeenak.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo