Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/7/29

2014ko Santixauak: parte hartze handia. Laburpena argazkitan

Amaitu ditugu ‘Santixauak 2014’. Eman dutenari errepasoa egiteko garaia dugu, balorazioa egitekoa. Udal kultura saila kontent azaldu da jaiak emandakoarekin. Eguraldia lagun izan da–bezperatik Santiago egunerako goizaldean izandako ekaitz eta trumoi hotsak salbu-. Nolanahi ere, jaiak izan ditugu eta egitarauak emandakoaz irakurketa positiboa eginen da. Programa aurreikusi bezala bete da, ekitaldiak gauzatu egin dira bat bera ere bertan behera utzi gabe. Salbuespen gisa, egun eta ordu aldaketaren bat edo beste.

Jendearen adore eta festa-gogoa nagusi izan dira. Jaiak astebukaeran tokatzeak ere asko lagundu du. Parte hartzea altua izan da, jendea kalera atera da nagusiki, egun osoa kalean emanez. Euriak Santixau bezperako goizaldeko dantzaldia bakarrik baldintzatu zuen, zerbitxobait lehenago amaitu behar izanik, ekaitzaren eraginez. Ermuarrok ahal izan dugun guztia gozatu izan dugu. Giro aparta izan da!

Jendetza nonahi. Frontoian pilota partidak ikusteko, kaleko ikuskizun eta jardueratan, erromerian, dantzaldietan, lagun arteko bazkari eta afarietan, terrazatan… laburbilduz, leku guztietan.

Hiritarren Segurtasunean gorabehera azpimarragarri edo larririk ez

Musikari dagokionez, balorazio orokorra positiboa da. ‘Seguridad Social’, ‘Vendetta’ –erritmo bizi bizia eta kideak oso gustura- eta ‘El Consorcio’ –kideak inplikaturik, zuzenean eta jendearekiko keinu ugariz- taldeen emanaldiak espero bezala atera baitziren. Horiek guztiengandik, espero zena jasoz.

2014ko Santixauak egun lasaiak izan dira, nahiz eta kaleak jendez lepo egon diren. Nolanahi ere, bihar argitaratuko dugu gertatutako gorabeheren berri zehatza, Udaltzaingo buruak egindako txostena oinarri hartuta.

Azkenik, aipatu Ongarai eskolako patioan ateratako bigantxak ere normaltasunez gauzatu direla, zauritu larririk izan gabe. Larrialdietako kideek ez dute inor ospitalera eraman beharrik izan. Kolpe eta ubeldurak besterik ez.

Jarraian, Patxi López, lankide eta Kultur Teknikariaren hitzak uzten dizkizuegu, non 2014ko Santixauen inguruko balorazioa egiten duen. Elkarrizketa Eibarko SER Irratikatearena da.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo