Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/7/28

Etxetresna elektriko batek sua hartu du San Pelaioko etxebizitza batean

Iurretako suhiltzaileek San Pelaio Zeharkaleko 44.eraikinaren bigarren solairuko etxebizitzan hasi den sua itzali dute gaur, Udaltzaingoko bozemaileak aditzera eman duenez. Ez da zauriturik izan, bai ordea kalte materialak, zenbatekoak izan diren oraindik zehaztu gabe dagoelarik. Sua etxeko elektratresna batean hasi da, arratseko bostak laurden gutxitan oraindik zehazteke dagoen arrazoigatik. Sugarrak San Pelaio kaletik eta parketik ikusi ahal izan dira.

Herritr batek Udaltzainei deitu die eta dotazioa berehala bertaratu da etxebizitzan, sua itzaltzen ahaleginduz, zeregin horretan hauts-zikuko hiru su-itzalgailu erabili dituelarik. Ertzaintzako dotazioa ere segiduan iritsi da eta sugarren tamaina eta gas hoditik hurbil zegoela ikusita, Larrialdietako 112ra eta eta Su-hiltzaileen zentrora deitu dute. eraikinera lau unitate bertaratu dira eibartik nahiz Iurretako parkeetatik. Biztakitarrek gertakizunaz kargu hartu dute, gizpukoarrak base bueltatuz egoera kontrolpean zegoela frogatu eta gero. Su-hiltzaileek eraikina gas naturalik gabe utzi dute, hornidurta moztu dutelako, segurtasuna bermatu eta arriskua ekiteko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo