Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/7/15

Ermuan entrenatzen duten atleta bik, jubenilen munduko txapelketako finalera

Alex Soto eta Mikel Jiménez jubenilek podiumeko leku bat eskuratzeko ahaleginetan arituko dira biharko altuera-jauziko finalean, Marokon egunotan jolasten ari diren mundu txapelketan. Antonio Cid Iglesias udal langileak entrenatzen duen bikoteak, zur eta lur utzi digute guztioi, finalerako sailkatze saioetan maisutasunez aritzeaz gain, erregistro oso onak lortu dituztelako. Kirolari biek atzokoan eskuratu zuten finalerako txartela. Mundu txapelketa honetan hogeita hamahiru herrialdeetako hogeita hamazortzi atletek parte hartzen hartu dute bi talde ezberdinetan eta, horietatik hamahiru bakarrik sailkatu dira finalerako. Antonio Ciden esanetara Ermuan entrenatzen duten bi gazte hauek, Espainiaren izenean lehiatzen ari diren kirolari bakarrak dira.

Alex Soto ermuarra lehenengo taldean aritu zen eta bere jauzirik onenean 2,16m-ko saltoa egitea lortu zuen. Gerora, marka horrekin finalerako txartela ziurtatu zuen, sailkapen orokorrean hirugarren geratu baitzen. Bigarren taldean jardun zuen Mikel Jiménezek berriz, 2,14m-ko jauzia egin eta finalean tokia eskuratzea lortu zuen. Jauzi horrekin, bosgarren tokian geratu zen, sailkapen orokorrean. Klasifikazio erronda hauetako garailea, Ukraniako Nartov Oleksandr izan da, 2,28 m-ko erregistroarekin. Bihar jokatuko den finalean, bai Sotok eta bai Jiménezek gauza garrantzitsuren bat egiteko eta, behar bada, kaxara igotzeko aukera izan dezakete. Nolanahi ere, ez dugu ahantzi behar finalera ailegatzea ez dela gauza makala izan. Zorte on, biei!

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo