Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2014/7/21

Txandako eta lan-kontratupeko ofizial-igeltsero-gidari lanpostua betetzeko hautatze-prozesua

Udal honek hautatze prozesua gauzatuko du lan-poltsa sortu eta horren bidez ofizial-igeltsero eta kamioi gidaria kontratatzeko, txandakako lan-kontratupeko modalitatean. Hartzen den langileak halaber, parte hartuko du brigadak egin behar dituen hainbat lanetan, besteak beste: arotz-, elektrizitate-, iturgintza-pintura eta lorezaintza–lanetan. Kontratuaren portzentajea lanaldi osoaren %75ekoa izango da. Lanaldia, (%75ekoa) Udalak ezarriko du, beti ere zerbitzuaren izaeraren eta beharren arabera. Kontratu honen iraupena lanpostu honetako titularraren nahitaezko erretiro-egunera artekoa izango da, eta froga-aldia hilabetekoa

Hautaketa-probetan onartua izateko, izena ematerakoan honako baldintzak bete beharko dira:

Deialdiaren oinarriak, eskabide-orriaren eredua eta informazio orria webgune korporatibohonetan argitaraturik daude, ‘iragarki oholean’ guztion ezagutzarako. Parte hartu nahi duten pertsonek eskabideak gaurtik bertatik eta hilabetez –abuztuaren 21era bitartean, biak barne- aurkeztu ditzazkete ‘Abiapuntu bulegoan bertan edo horrek duen abiapuntu@udalermua.net e-postontzian. Azken bide hori gomendagarri da, azkarra eta erosoa delako, bakoitzaren aukeran. Onartutakoen zerrendak irailaren lehenengo astean argitaratuko ditugu eta frogak, bigarrenetik aurrera egingo dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo