Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2014/7/10
Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen (ADEMBIren) ‘Busti zaitez’ kanpainarekin bat egingo du Ermuak. Gaurko egunean, uztailaren 10eko ostegunean, Elkarteak standa jarriko du Patxi plazatxoan, non boluntarioak egongo diren gaixotasunaren inguruan informazio ematen, gizartean kontzientziazioak aurrera egin dadin. Kanpainaren xedea dirua biltzea da, gaixotasun degeneratibo honen ikerketak aurrera jarraitzeko gero eta pertsona gaixo gehiago baitago. Izan ere, estatuan bost minuturo kasu berri bat atzematen da, hori horrela, bere jatorria eta sendabideak ikertzeko beharra gero eta handiagoa da, prebentzioan jarduteko.
Plazako postu horretan kanpainarako espresuki diseinatu diren elastikoak erosi ahal izango ditugu. Kamisetak Kukuxumusuk diseinatu ditu eta 12 €ko prezioa dute. Salmentatik biltzen den dirua gaixotasunaren ikerketara bideratuko da. Udal Kirol Erakundeak, beste urte betez, bere konpromisoa agerian jarriko du eta elastikoak erosten dutenei ateak irekiko dizkie datorren igandean –uztailaren 13an- kiroldegira eta hain zuzen igerilekura sartzerik izan dezaten esklerosiaren alde ‘busti’ eta bainua hartuz. Ekimenarekin bat egin dute baita ere, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) eta gure Udalak.