Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/1/31

Web gune berri eta erabilterraza

Ermuko Udalak web gune berri eta erabilterraza estreinatu du gaur. Erakundearen web gunea egokitu eta hobetu egin da, batez ere erabilterraztasunaren arauetara egokitzeko. Horrez gain, funtzionalago, osatuago eta erakargarriago egitea era helburu izan dugu. Erabilterraztasunak zer adierazten du? Web gune bera eta baita bere edukiak ere erabilgarriak direla interneteko erabiltzaile guztientzat, inolako mugarik gabe, pertsonak izan dezakeen minusbaliatasun gradua (fisikoa, intelektuala edo teknikoa) edo erabileratik eta bere testuingurutik eratorri daitezkeenak (teknologiak edo inguruneak eragindakoak) edozein izanda ere. Tasun hori erabat loturik dago atariak eta bere tresnak duten erabilgarritasunarekin, eskutik doaz. Interneteko egituraren barne erabilterraztasuna sustatzeaz arduratzen den erakunde nagusia W3C izenaz ezagutzen da eta, honen barne, WAI akronimoaz izendatzen den lan-taldea. Gure web orri honek arautegia eta “A” bikoitzaren jarraibideak betetzen ditu. Web gunea erabilterraza egiteko lanean udalak Bilboko ‘Consultec,S.M’ kontsultorearen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso du.

Web gunearen portada berria

Egindako egokitzapeneei dagokienez, besteak beste, aipatzekoak dira ondokoak: web guneko koloreak aldatu egin direla ikusmen arazoak dituztenek eragozpenik izan ez ditzaten; bestalde programazio-lengoiaia ere (html, CSS, eta abar…) aldatu eta egokitu egin dugu merkatuan dauden nabigatzaile gehien eta garrantzitsuenekin (explorer, firefox, mozilla, opera, eta abar…) bateragarria egiteko eta horietan eragozpenik gabe nabigatu ahal izateko. Aldaketa eta hobekuntza asko eta asko programazio barnekoak direnez gero, erabiltzaile gehienak ez dituzte antzemango.

Agerian-ageriko berrikuntzak

Web gune berriaren orrialde nagusia ikusteko www.ermua.es helbidea idaztea besterik ez da egin behar. Oraingo bertsioan ez dugu aurrekoan eskaintzen zitzaigun flash aurkezpena aukeratu beharrik eta hizkuntza ere barrutik bertatik aukeratu dezakegu. Lehen orriari hasiera ematen zaio marra beltz batekin, bertan ‘ETA NO, ETA EZ’, leloa, data eta hizkuntza ditugu. Beheko lerroaldean erakundearen logo nagusia dugu eta jarraian sei argazkiren multzoa. Lerroalde bat jeitsiz, menu nagusia horizontalean jarrita aurkituko dugu. Segidan, lau zutabe nagusi eskaintzen dira (ezkerretik eskumara), lehenengoan sarbide azkarrak, argazkien bildumaeta goardiako farmazien berri ematen da. Farmazien berri estreinakoz ematen dugu, nobedade eta apustu garrantzitsu bat izanik. Bertan eskaintzen dugun informazioa une oro eguneratuta dago, Bizkaiko botikarien elkargo ofizialarekin egin dugun konexioari esker.

Bigarren zutabea albiste eta berriena izango da. Honek, espazio eta presentzia gehiago izango du. Hemendik aurrera, azalean lau albiste ikusi ahal izango ditugu eta bertan bakoitza osorik irakurri ahal izateko aukera emango zaigu, horien mamira sartzeko titularra sakatu izan beharrik gabe. Hirugarren zutabean, herritarrentzeko informazioa eta herriatrren partaidetza izeneko sailak ditugu, horiek ere zabaldu eta gehitu direlarik. Zutabe honetan, berrikuntzarik nagusiena, ’Abiapuntu’ izena eman diogun bulego birtuala (elektronikoa) da, zeinaren bidez on-line egin ahal izango dira udaletxeko izapide gehienak. Atal berri hau, gaur ekiten diogun denboraldi berri horren euskarri eta apustu nagusia izango da. ‘Abiapuntu’ zerbitzuaren bidez herritarrek eskura izango dugu kudeaketa garden, azkar eta eroso baterako tresna. Abiapunturen bidez egiten ditugun izapideak sinadura digitalean oinarrituta egongo dira eta juridikoki balio osoa eta berdina izango dute.

Laugarren eta azken zutabean, udaleko gainerako zerbitzuekin lotura egiteko logo eta ikonoak eskaintzen ditugu. Horien artean udal euskaltegia, liburutegia, kirol erakundea, herriko hainbat kirol elkarte, tresna multimediak eta herrian izan dezakegun eguraldiaren aurreikuspena emango dugu.

Udalaren lehendabiziko web gune hau martxan jarri zen 2004ko abenduan eta harrez geroztik egokitzen eta zabaltzen joan izan bada ere, oraingoa bezalako aldaketa sakonik ez du inoiz jasan, oraingoan goitik behera berritu baitugu. Web gune hau komunikazio tresna garrantzitsua izan dadin lanean jarraituko dugu, ermuarron informazio beharrei erantzuteko eta, ezagutu nahi gaituzten edo gurekin harremanak izan nahi dituzten guztien beharrei ere erantzuteko.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo