Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/1/24

Areto-futboleko txapelketa

Gazteria zinegotzigoak ‘Torreta etxea’ izeneko areto-futbol txapelketa antolatu du. Aurtengoa laugarren edizioa izango da. Izen-emateak gaur bertan hasi dira eta epea zabalik mantenduko datorren otsailaren 14ra bitartean. Interesdunek izena emateko Kultura sablean dagoen Gazteria Informatzeko Bulegora joan behar dute. Bulego hori zabalik dago astelehenetik ostegunera bitartean goizez eta arratsaldez. Bere ordutegia ondoko hau da: 10etatik arratsaldeko 3etara eta 5etatik 7etara bitartean. Ostiraletan, aldiz, ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara artekoa da. Izen-emateak 60 euro balio ditu taldeko eta kopuru horren erdia berreskuratu ahal izango dutelarik hobari gisa, txapelketako partiduetara izaten duen asistentziaren arabera.

Izena ematen duten talde guztiek bilera egingo dute otsailaren 14an, partiden egutegiaz eta koordinazioaz hitz egiteko. Bilera hori kultura saileko bulegoetan egingo da, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Banatuko diren sarien zerrenda ondokoa da:


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo