Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/1/8

Normalizaturik liburutegiko zerbitzua

Udal liburutegia Teresa Murgako egoitzara bueltatu da udaletxeko behe solairuan bost hilabete eman eta bere zerbitzua hainbat leku ezberdinetan betetzen ibili ondoren. Liburutegiak bere egoitzatik kanpo egon behar izan du herri ikastetxe ohiaren eraikina goitik behera berritzeko lanak direla eta. Aipatu obra eta lan horiek, oraindik ere martxan diraute baina, bate zere, kanpoaldean eta Goienkaleko sarbide berriaren eraikuntzan.

Buelta 2006. urtea amaitu aurretik egin zen, abenduaren 26an hain zuzen ere. Nolanahi ere, lehen egunak behin-behinean eman dituzte, ‘komunak erabiltzerik izan gabe eta material guztia eduki gabe’. Azken egunetan, egoera horri irauli eta bere onera ekartzea lortu dute liburutegiko bertako, brigadako nahiz garbitasuneko lankideen lan eta dedikazioari esker. Baina oraindik ere, hainbat gauza falta dira eta, esaterako, kanpainetako edo nobedadeetako informazio puntuak.

Ordutegi berezia azterketengatik

Gaurtik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, otsaileko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle guztientzat.

Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da urtarrilaren 8tik otsailaren 13ra bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere goizaldeko ordu 1ak arte. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da eta aste bukaeretan ohikoa mantenduko delarik, hau da, goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta, arratsaldez 4etatik 8etara.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo