Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/12/21

Olentzero udaletxean

Aurten, berriro ere Olentzero etorri da Ermura. Lehendabizi, merkatariek antolatzen duten plazako azokan izan da. Bertan egun pare bat eman ostean Olentzeroa Udaletxeko behe-solairura mudatu da. Aldamenean postontzia du, non umeek jaso nahi dituzten oparien gutunak sartu behar dituzten. Olentzero txikia edo haurrena datorren igandean, gabon gauean, irtengo da kalejiran eta helduena, Ermuko ohiturari jarraituz gabon zahar egunean, abenduaren 31n. Olentzerok eskatutako guztia ekar diezagula denontzat. Aurtengo Olentzeroren irudi horrek aurrekoetan jartzen zen Errege Magoarena ordezkatu du. Ordezkatzea eta ekimen hori hainbat herritarren eta merkatari elkartearen eskariei erantzunez burutu da eta Ermuko Udal Euskara Sailaren laguntza izan du.

Udaletxeko sarreran ipinitako olentzeroa.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo