Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/11/28

Liburutegien III. Nazio Kongresu

Ermuko udal liburutegiak bihartik hasita ostiralera bitartean Murtzian gauzatuko den Liburutegien III. Nazio Kongresuan parte hartuko du. Gure liburutegiak paper garrantzitsu bat jokatuko du kongresu horretan, antolatze lanetan ibili izateaz gain komunikazio bi aurkeztuko baititu. Zerbitzuko lankideen talde osoa: Sara Gago, Angela Rabadán, Isabel González eta J. Miguel Fernándezek, hain zuzen ere, gaur abiatuko dira kongresurantz, bihar irekitzen denerako bertan izateko. Aurtengo kongresuaren leloa ondokoa da: ‘Liburutegi publikoa, herritarren esparrua’. Kongresuko hiru egunetan hainbat gai ezberdin jorratuko dira eta inaugurazio egunean hizpide hartuk oden gaia ondokoa izango da: ‘liburutegi publikoa, ikasteko eremua’. Lehen egun horretan gure bi lankidek hitzaldi bana emango dute, bata goizeko saioan izango da eta, bestea, berriz, arratsaldekoan.

Lehenengo hitzaldian, José Miguel Fernández lankideak, ‘Ermuko liburutegia, herritarren antena’ izenburua duen txostena aurkeztuko du. Hitzaldian, liburutegiak ohiko lanez gain eta erantsitako balio gisa ‘herritarrek kultura alorrean dituzten beharrak eta egiten dituzten eskariak jasotzeko zubi lana egiten dela’ kontatuko du. Bigarrenean, Isabel Gonzálezek, ‘Irakurketa eta berdintasuna, irakurketa eta ekitate’ izenburuko txostena aurkeztuko du. Honek zerbitzuan justizia soziala eta ekitatea lortze aldera egiten dituzten ekimenak laburbilduko ditu, generoaren ikuspegia kudeaketan, erabiltzaileen trebakuntzan eta irakur zaletasuna sustatzeko ekimenetan kontutan hartzen dutela azpimarratzeko. Txosten bi horiek idatziz jasota daude eta laburpen informatiko bana ere badute, zeintzuk hemen eskainiko ditugu biharko egunean.

III. kongresu honek hainbat helburu ditu eta beren garrantziaren arabera ondokoak dira: ‘liburutegi publikoak eskaintzen duen zerbitzua eta horrek informazio eta ezagutzara sartzeko, produzitzeko eta hedatzeko jokatzen duen papera indartzea’. Gainera, ‘erabiltzaileen bizitzan zehar hezkuntza eta trebakuntza prozesuari ematen dion laguntza sustatzea’. Nazio Kongresu hori Kultura Ministerioak antolatu du, Liburu, Artxibo eta liburutegi Zuzendaritza Nagusiaren eta Liburutegiak koordinatzeko azpi-zuzendaritzaren bidez. Kongresuan parte hartuko dute ondoko erkidegoak: Kantabria, Nafarroa, Gaztela eta León, Extremadura, Kanariar irlak eta Aragoi; erakundeak FEMP, Bertelsmann eta Germán Sánchez Ruipérez Fundazioak, eta Manacor, Cartagena, Morata, Calahorra eta Ermuko udalak.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo