Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/7/7

Gipuzkoa Etorbidea urik gabe dago, sarea hautsi egin delako

Gipuzkoa etorbideko biztanleei jakinarazten zaizue edateko ur sarean haustura garrantzitsu bat izan dela . Haustura Ego errekaren ubidean gertatuta, ailegatzeko zailtasun franko duen leku batean. Hori horrela, adierazten zaizue arratsaldera arte ez duzuela etxean urik izango. Udal zerbitzuek eta ANSAk dagoeneko lanean dira, apurtutako hodi zatia eta sarea lehenbailehen konpontzeko. Egoerari aurre egiteko, udal zerbitzuek behin-behineko ur-hartune bi jarriko dituzte, lehentasunezko gauzetarako. Lehenengo hartune Gipuzkoa Etorbideko 14an jarriko da eta bigarrena, berriz, kalearen 50. eraikinaren parean.

Barka eragozpenak.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo