Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/26

XIX. mikologi jardunaldiak

Ermuko mikologi jardunaldien XIX. edizioa gaur hasiko da. Programan aurreikusita dagoenez gaurko eguna kirolari dedikatuko zaio eta afari-omenaldi bat izango da. Afari horretan Santiago Fuentes eta Juan Malvar korrikalariei omenaldia egingo zaie, biak Espainiako txapeldunak izan baitira. Afaria eta ekitaldia Batzokiko jatetxean egingo dira, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Horretan ere, Gaztela eta Leon zentroko atletismo atala omenduko da. Afari hori irekia da eta nahi duena joan daiteke, hori bai bertan edo 943 17 38 37 telefonoan izena eman ondoren. Afariak 20 euro balio du.

Hitzaldia eta ikus-entzunezkoak

Bihar, ostirala, Bizkaiko mikologi federazioko presidente den Pablo Garcia Azkaratek hitzaldia emango du, perretxiko eta onddo espezie ezberdinen ezaugarriak eta horien bilketarako aspektu hainbat zabaltzeko xedez. Hitzaldia udaletxeko atikoan egingo da arratsaldeko 8etan hasita.

Foiletoa


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo