Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/26

Zine-klubean gaur C.R.A.Z.Y. proiektatuko da

Zine-klubearen gaurko saioan C.R.A.Z.Y. filma proiektatuko da. Emanaldia Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Filma produkzio kanadarra da, 2005ean errodatutakoa, Jean-Marc Valléeren zuzendaritzapean. Filma luzemetraia da eta 127 minutu irauten ditu. Generoari dagokionez, drama bat da eta homosexualitatearen gaia jorratzen du. Sarrerak 2,60 €uro balio du, ikusle orokorrentzat.

Sinopsia

C.R.A.Z.Y.k ume ‘ezberdin’ baten istorioa kontatzen digu, haurtzaro eta nerabetasun aldian mamitzen dena. Zac izeneko gazteak bere izaera eta nortasunari uko egiten dio, bere aitaren maitasuna ez galtzeagatik. 1960tik 1980ra bitarteko urteak etxean ematen ditu, familiarekin eta anai-arrebekin; Pink Floyd eta Rolling Stones taldeen musika entzunez; nesken bihotzak eragin asmoz motorrean paseatuz; ezkutuan porroak errez eta ohiko eztabaida txiki eta handietan murgilduz. Eta, batez ere, bere bizitza ematen du, amorru biziz bere aitaren bila.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo