Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/7/3

Zubiaurre oinezkoentzat? Bai horixe!

Zamalan-guneen berrantolaketa-prozesuaren barruan, bereziki erdigunean, Zubiaurre kalearen egoera konpontzen ahalegindu gara. Kale hori oinezkoentzat prestatuta egon arren, 8:00etatik 12:00etara zamalan-gune legez erabili izan da kale osoa, kamioi eta furgonetei zirkulazioa eta aparkatzea errazteko, baina baita autoei ere aldi berean.

Zubiaurre kalearen okupazio intentsibo horrek bi arazo sortu ditu: batetik erosketak egiten edo paseatzen ari ziren pertsonak segurtasun eta lasaitasunez ibili ezina, ibilgailuren batek harrapatua izateko arriskuarengatik, eta bestetik galtzadak duen zoru berezia arinago hondatzea, kalea zeharkatzen zuten ibilgailuen pisuarengatik edo ibilgailuak bertan aparkatuta utzi eta zirkulatzeagatik.

Joan den urtearen azken seihilekoan Zubiaurre kalea konpontzeko obrak egin ziren, oinezkoentzako espazio legez prestatu denetik iragan den denbora laburrean horrenbeste hondatu den zorua berriztatzeko.

Arazo horri irtenbide bat emateko eta Zubiaurre kaleko establezimenduen zamalan-gunetarako kale osoa erabili behar ez izateko bi zamalan-gune berri prestatu dira: bata Zubiaurre kaleko 2 eta 4 atarien espaloi aurrean, eta bestea Karabixa kalean, bai Zubiarre kalearen hasieran bai kale horren goialdean dauden establezimenduetara banaketa errazago egiteko.

Era horretan Zubiaurre kaleak berreskuratu egingo du bizikidetza eta oinezkoen gozamenerako berezko funtzioa, eta hala izango da 12:00etatik aurrera ez-ezik eguneko hogeita lau orduetan ere, nahiz eta ospakizun, leku-aldaketa eta abarretarako kalea denbora batez okupatzeko baimenak emango diren.

Horrela gainera, orotariko ibilgailuak zirkulatzeagatik kalea hondatzea saihestuko dugu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo