Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/6/14

400€ren zozketak erakargarritasuna gehitu dio Gaua irekita ekimenaren bigarren edizioari

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk), ‘gauean irekita’ izena duen ekimena antolatu bigarren urtez, zeina datorren astean gauzatuko den. Hain zuzen ere ekainaren 16ko larunbat gauean gauzatuko da, Gastronomi Jardunaldiei amaiera emango dien azoka egunean bertan. Ekimenak gure udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan du. Antolatzaileek aditzera eman dutenez 400€ren zozketatuko dituzte larunbat gaueko bezeroen artean, edizioaren erakargarritasuna handituz. Diru hori erosketa-txeketan emango da. Bezeroei erosketak egin ondoren txartela emango zaie beren datuak idatz ditzaten. Goizaldeko ordu 2etan Orbe Kardinalaren plazan zozketa egingo da jendaurrean.

‘Gauean irekita’ izeneko eguna berezia izango da. Larunbat horretan, herriko berrogeita bat (41) dendek zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu bata eta erdietara bitartean. Egun eta lehen edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte.

EMOEk egun horretarako argitaratu dituen kartelak nahiz esku-orriak aurkeztu eta banatu ditu. Horietan gau berezi horretan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunen berri ematen da: guztiak kale emanaldiak izango dira, antzerkia, zirkoa eta kabareta. Emanaldi guzti horiek Sutegi Antzerkia taldeko kideen eskutik gozatu ahal izango ditugu.

Programa osorik

Eremu Akademia txikiek ludoteka izango dute. Eta rock and roll bigarren session edukiko dugu Zubiarre 21, (patioan).

Gauez irekita ekimenak elastiko propioak ditu

EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena herrian merkataritza eta ostalaritza jarduerak eta aisia dinamizatzea izanik. Iaz parte hartu eta erosi eta zerbait hartzera eta ikustera hurbildu ginen guztioi erantzun eta bigarren aukera bat eman nahi digutelarik.

Gaua irekia sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da, EMOEk facebook eta twitterren dituen kontuetan:#ermuanocheabierta.

Gaua irekita ekimenak elastiko propioa du, ekainaren 16ko larunbatean bertan, Gastronomi Jardunaldiaren baitako azokan Anboto Burdindenak jarriko duen stanean eskuratu ahal izango duelarik nahi duen guztiak.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo