Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/5/15

Mâché papera lantzeko taila egingo du Liburutegiak

Ermuko udal Liburutegiak 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako mâché papera lantzeko tailerra antolatu du. Elkarren segidako 6 larunbatetan gauzatuko da (maiatzaren 26an eta ekainaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean), Haur Liburutegian, goizeko 10:30etik 13:00etara. Doako tailerra da, eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da, plazak interesatuek apuntatu ahala emango baitira.

Tailerraren begirale eta gidaria Miren Monasterio izango da.

Interesatuta bazaude 943 17 92 12 telefonora deituz izena eman dezakezu, emailez biblioteca@udalermua.net helbidean edo Liburutegian bertan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo