Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/7/24

Ez adiorik, Mª Asun!

Mª Domínguez San Juan lankidea (1966-2006) hil egin da. Administrazio hau eta bereziki udal Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak ezbehar bat gehiago jasan dute azken asteburuan. Mª Asun larunbat arratsaldean zendu zitzaigun, berrogei urte zituela. Hamabost hilabetez gaixotasunari aurre egiten eta borrokan mantendu da, minbiziari irabazi asmoz. Mª Asun psikologian lizentziatua zen eta enplegu atalean lan-aholkulari moduan kontratatua zegoen 1997. urteaz geroztik. Une samin hauetan Udalbatza honek bat egiten du bere familiarekin eta horiei guztiei besarkada bero eta zintzoa helarazi nahi die eta, bereziki, Jose Inazio (Txotxi) senarrari eta, bikotearen, bi semeei, Iñaki eta Mikeli, hain zuen ere. Haren aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldeko ordu 1ean egingo da Santiago Apostoluaren parrokian.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo