Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2006/6/23
Gaur San Juan bezpera dugunez, ohiturari jarraiki gauean San Juan sua izango da Orbe Kardinalaren plazan. Ekitaldia ‘Gure Ametsa Dantza Taldeak’ antolatu du eta gaueko 11etan hasiko da. Aurtengoan ere, zezen-suzkoa egongo da iaz sartutako nobedadeari jarraitasuna emanez. Suaren inguruan saltatu, dantzatu eta kantatu egingo da. Halaber, iazkoan bezala ‘irrintzi’lehiaketa ere ez da faltako. Jarduerak udalaren babesa du.