Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/9/6

Juanita Ibaibarriaga Literatur eta erreportaje lehiaketaren edizio berria abian

Udal Euskara Sailak ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur eta erreportaje lehiaketaren XVIII. edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Aurtengo deialdiak saritan 640 euro banatuko ditu. Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago eta bereziki LHko 3,4, 5 eta 6 mailako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Modalitate honetako irabazleari 40 euroko saria emango zaio erosketa txarteletan, eskola edo kirol materialean edo jostailuetan gastatu dezan. Atal honetan gaia librea da eta ez da eskatzen gutxieneko luzerarik.

Bigarren modalitatean, berriz, nagusien lanak bilduko dira. Kasu honetan, idazlana erreportaje bat izango da, barne har ditzaketelarik elkarrizketak, aipamenak, dokumentuak, edo interesgarritzat jotzen den edozein material. Lanaren luzera 4600 eta 5600 karakter artekoa izango da eta derrigorrez Ermua edo ermuarrekin lotura izan behar du gaiak Lan onenak 400 euro eskuratuko ditu.

Lanak udaleko Euskara zerbitzura zein Lobiano Kulturgunera eraman edo bidali behar dira, azaroaren 2a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira. Sariak azaroaren 24an banatuko dira Lobiano Kulturgunean.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo