Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2006/6/9
San Antoniok herriko auzoetako jai herrikoiei hasiera emango die gaur. Honen ostean Gipuzkoa Etorbidekoak eta San Pelaiokoak etorriko direlarik, uztailean herriko jai nagusiak ailegatu bitartean. Egitarauari arratsaldean emango zaio hasiera, txapligua bota eta gero. Programako lehen ekitaldia, gaueko hamar eta erdietarako iragarrita dagoen play-backeko kantaldi eta lehiaketa da. Lehiaketa horretan eskudiruko hiru sari emango zaizkie sailkatzen diren lehen hirurei. Halaber, beste bi sari berezi emango dira orijinaltasuna eta grazia saritzeko.
Bihar, larunbata, ikuskizunak goizetik hasiko dira. Eguerdiko hamabi eta erdietan Jator zentroko kirolariek karate ikuskizuna eskainiko dute. Arratsalde osoan haurrentzako parkea eta puzgarriak egongo dira. Gauean, berriz, ‘Eklipse’ taldeak dantzaldia girotuko du. Igandean amaiera emango zaio egitarau eta aurtengo edizioari. Ekitaldi nagusia auzokoen arteko herri bazkaria izango da. Egitarauko ekitaldiak parke zahar eta berrian eta aparkalekuan gauzatuko dira.