Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2006/5/26
Gazteria zinegotzigoak paellak nola egiten diren ikasi nahi dutenentzat tailerra antolatu du. Tailerra gazteengan eta, bereziki, txarangetako kide direnengan pentsatzen prestatu da. Antolatzaileen helburuetako bat herriko jaietan eta, zehazki, Zezen egunean, antolatzen den paella lehiaketan parte hartzea areagotu nahi delako.
Tailerra ekaineko lau astelehenetan zehar egingo da, Gaztela eta Leoneko Zentroaren egoitzan. Tailerra doakoa izango da, baina interesa duten pertsonak aldez aurretik izena eman beharko dute. Izen-emateko ez da mugarik izango, baina gazteek lehenetsi egingo dira taldeen eraketarako. Izen-emateak gazteria informatzeko bulegoan egingo da, kulturak liburutegi ohian dituen bulegoetan. Argibide gehiagorako, deitu 943 179161.