Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2006/5/24
Euskarak gure herrian bizi duen egoeraren inguruko gogoeta egiteko urtero antolatzen diren ‘Berbetan’ jardunaldien barne, gaur arratsaldean euskarazko toki-hedabideak izango dira hizpide. Hitzaldi-mintzaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da, Teresa Murga eraikineko ikus entzunezkoen aretoan. Bi hedabideren ordezkariak izango dira bertan; batetik, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko kazetari eta koordinadorea den Alazne Aiestaran eta, bestetik, ‘Arreta Irrati’ko kidea, Asier Unanue. Gaurkoa jardunaldietako azken aurreko saioa izango da, egitaraua ekainaren 1ean itxi aurrekoa.
Berbetan jardunaldiak herriko udal euskaltegiak eta Kaltxangok, Anaitasuna ikastolak eta Eskolabarrik eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen dituzte.