Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2006/4/6
Apirileko hilabetea hastearekin batera, ostegunetako zine-klubean ziklo berri bati emango zaio hasiera. Gaur Ipar Amerikako komedi independentearen zikloa ekingo da, ‘Zu, ni eta gainerako guztiak’ tituluko filmarekin. Iazko 2005ean estreinatutako komedia bat da. Filmaren aktore protagonista zuzendaria bera da, Miranda July andrea. Aktoreak ondokoak dira: John Hawkes, Miranda July, Miles Thompson eta Brandon Ratcliff. Filmak 91 minutu irauten ditu. Sarrerak, 260 € balio du, ikusle orokorrentzat. Ekitaldia herriko ‘Mudo-Drogot Zinematografoak antolatu du.
Sinopsia
Christine Jesperson artista bakartia da, lanbidez helduentzako taxi-gidaria dena. Honek banandutako eta bi semeren aita den gizona ezagutuko du, zapata-denda bateko dendaria. Bizitza arrunteko pertsonak dira, isolamendu eta bakardadetik ihes egin nahi dutenak; munduan bere lekuaren bila dabiltzanak, baina horrek ez die inolako erraztasunik emango.