Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/6/11

Santixauetako programak 90 ekitaldi bilduko. Kartela aukeratu da

Santixau 2010 jaietako programak laurogeita hamar ekitaldi bildu eta proposatuko dizkigu. Horietan 35 gizarte, kultur eta kirol talde eta elkartek parte hartuko dute. Krisialdi ekonomikoa jasaten egon eta aurrekontua %4,5 jaitsi arren, udalak jaietarako 189.000 euro jarriko ditu. Jai Batzordeak egindako lan eta ahalegin estimagarriari esker egitarau luze, zabala eta adin guztientzako jarduerak dituena izango dugu. Ohiko jarduerak eta berriak uztartuko dira , herriko bertako elkarteek edo kanpoan kontratatutako taldeek gauzatuko dituztenak. Bigantxa eta zezen-plazarik ez da izango, horiek sokamuturra eta Ongarai ikastetxeko patiogatik ordezkatuko baitira.

Gauzarik azpimarragarriena musikak izango duen lehentasuna da. Kontzertu ugari izango baititugu eta horietan entzun ahal izango dugun musika estiloak oso zabalak baitira: hip-hopa, rocka, popa, tangoak, fadoak, jazza, Afrikako perkusioa, folka, funkya, orkestrak, haurren musika, elektronikoa, rumbak, klasikoa, erromeria, camp, eta abar. Kale antzerkiak (5 ikuskizun) eta kirol jarduerak ere oso nabarmenak eta pisu handikoak izango dira programan.

Berrikuntza edo nobedadeei dagokienez, azpimarratzekoak dira ondorengo jarduerak, berriak izateagatik edo jasoko dituzten aldakuntzengatik.

2010 Santixauetako programaren azala izango Ernesto Etxaberena izango da

Ernesto Etxabe eibartarra Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen bart arratsean Jai Batzordeak bere azken bileran. Eibartarraren lana ordenagailuz egina dago. Diseinuari dagokionez, eibartarrak trafikoko seinale batean oinarritu da. Hori zirkulazio kodean ezintasuna adierazten duena da, eta bertan pertsona ipini du. Seinalearen oinari zapi gorria erantsiz. Azpian Ermuko jaiak irakur daiteke. Konposizioan leloa “ezin daiteke aspertu” da.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hogeita lau lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, Ernestpo Etxaberen lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo