Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/5/13

Almodovarren ‘Los abrazos rotos ’ filma proiektatuko zine-klubak

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak gaur maiatzeko emanaldiekin aurrera jarraituko du. Gaur “Los abrazaso rotos” titulukoa proiektatuko da. Lana produkzio nazionala da eta Pedro Almodovar zuzendari ospetsuak idatzi eta zuzendu du. Filma 2009 urtekoa da eta 125 minutu irauten ditu. Filmak hainbat sari jaso izan ditu, eta horien artean aipatu behar, zine europarraren saria soinu banda onenari, Goya saria musika originalarengatik eta Urrezko Goblorako nominazioa, ingelesa ez den beste hizkuntza bateko filmarentzat. Parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, ondorengoak dira: Penélope Cruz, Lluís Homar, Balanca Portillo, J. Luis Gómez, Rubén Ochandiano, Tamar Novas, Ángela Molina, Chus Lampreave, Kiti MAnver, Lola Dueñas, Mariola Fuentes, Carmen Machi, Kirá Miró, Rossy de Palma eta Alejo Sauras. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Gizon bat daga, itzalpean idatzi, bizi eta maitatzen duena. Hamalau urte lehenago Lanzarote uhartean auto istripu bat izan eta itsu geratu zen. Gizon horrek bizitzan aurrera egin eta lanean jarraitzen du, idazle moduan –eleberri, kontakizun eta gidoietarako- Harry Caine goitizena erabiltzen duelarik. Aldiz, zuzentzen dituen filmetan bere benetako izena, Mateo Blancorena, erabiliz. Gaur egun, Harry Cainek aurrera jarraitzen du idazten dituen gidoiei esker, eta bere produkzio zuzendari leialaren -Judith Garciaren- laguntzari esker eta horren seme –Diego-ren lanari esker, bera baita idazkaria, lanak mekanografiatzen dizkiona eta bere itsumutila. Mateo, Lena, Judit eta Ernestorena lauren arteko amodio istorioa da, horretan zoritxarra, zeloak, aginte gehiegikeriak, traizioak eta erruaren konplexua nahasten direlarik.


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo