Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/5/6

Tarantinoren ‘Malditos bastardos ’ filma proiektatuko zine-klubak

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak hasiera emango die gaur maiatzeko emanaldie. Gaur “Malditos bastardos” titulukoa proiektatuko da. Lana produkzio Estatu Batuetakoa da. Filma 2009 urtekoa da eta 153 minutu irauten ditu. Filmak hainbat sari jaso izan ditu, eta aipatu behar Oscarra, Urrezko Gobloa eta Canneseko jaialdiko saria eskuratu zituela iaz, guztiak Christoph Waltz lanarengatik aktore nagusi eta bigarren onenarengatik. Oscar sarietarako zortzi izendapen izan zituen.

Parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, ondorengoak dira: Brad Pitt, Diane Kruger, Christoph Waltz, Dabniel Brühl, Mélanie Laurent, Eli Roth, Michael Fassbender, Samm Levine, B.J.Novak, Til Schweiger, Gedeon Burkhard, Paul Rust, Michael Bacall, Omar Doom, Sylvester Groth, Julie Dreyfus, Jackie Ido, August Diehhl eta Martin Wuttke. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Bigarren Mundu gerra. Alemanek Frantzia okupatu zutene garaian Shosanna Dreyfusek (Mélanie Laurent) Hans Landa (Christoph Waltz) koronel naziak bere familia nola exekutatzen duten ikusten du. Shosannak ihes egitea lortzen du eta Parisera doa, bertan identitate berria eratuz eta zine baten ugazaba eta zuzendari eginez. Europako beste toki batean Aldo RAine (Brad Pitt) tenienteak soldadu judutarrekin talde bat osatzen du nazien objektibo zehatzei eraso egiteko. Naziek talde horri ‘The Basterds’ (kabroiak) deritzen zieten. Raineren gizonek bat egingo dute Bridget Von Hammersmark (Diane Kruger) aktore eta aliatuen agente sekretua den alemaniarrarekin. Horiek hirugarren Reicheko buruzagiekin akabatzeko misioa prestatzen dute. Patuari esker talde biek bat egingo dute zine baten markesinaren azpian, Shosanna zain dago mendekua hartzeko.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo