Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/4/29

Zine-klubak amaiera emango die apirileko emanaldie ‘Yo, también’ filmarekin

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak amaiera emango die gaur apirileko emanaldie. Gaurkoa hileko laugarren eta azken saioa izango da. Gaur “Yo, también” titulukoa proiektatuko da. Lana produkzio nazionala da. Filma 2009 urtekoa da eta 105 minutu irauten ditu. Filmak hainbat sari jaso izan ditu, eta aipatu behar Goya bi eskuratu zituela iaz, bata Lola Dueñasi eman zitzaion aktore onenarengatik eta bestea abesti onenagatik. Goya sarietarako lau izendapen izan dituen. Horrez gain, Donostiako jaialdian Pablo Pineda eta Lola Dueñasek aktore onenaren sari bana eskuratu zuten.

Parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, ondorengoak dira: Lola Dueñas, Pablo Pineda, Isabel García Lorca, Pedro Álvarez Ossorio, Antonio Naharro, María Bravo, Consuelo Trujillo, Daniel Parejo, Lourdes Naharro, Catalina Lledó y Susana Monje. Emanaldi bi izango dira, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko zazpietan eta gaueko hamar eta laurdenetan. Sarrera doan da.

Sinopsia

Daniel (Pablo Pineda) Sevillan bizi den 34 urteko gaztea da, Down sindromea izanik unibertsitateko titulua lortu duen lehen pertsona Europan. Ikasketen ondoren, lanean hasiko da herri administrazioko lanpostu batean. Bertan Laura lankidea ezagutuko du, itxuran minusbaliotasunik ez duen neska. Pablo Laura lankideaz maiteminduko da.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo