Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/3/1

Dolua Udalbatzan eta udaletxean

Ermuko Udalbatza eta udaletxeko langileok atsekabeturik gaude. Gure lankide Juan Torres Bendito zendu egin da gaur, 44 urte zituela. Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko zuzendaria zena gaur goizean hilda, gaixotasun larri batek jota. Azken hilabeteetan Juan borrokan aritu da gaixotasunarekin, osatu eta lanera bueltatzeko asmoz, hori baitzen bere pasioetako bat. Azkenean, ez du bere helburu hori lortzerik izan.

Juan Torres Bendito, Goi mailako Ingeniari Industriala zen ikasketaz. 1988.urtean etorri zen lanera Ermura eta bi urte beranduago Sustapen eta Enplegu alorreko zuzendari lanpostua lortu zuen, urte hartan egindako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren bidez. Orduan, guztia egiteke zegoenean, buru belarri hasi zen lanean alorra egun ezagutzen dugun bezala egituratu eta finkatzeko. Egindako lan eskerga horren fruitu dira, besteak beste, ‘Izarra’, Enpresa Ekimen Zentroa, Enplegua Dinamizatzeko Bulegoa, Lanbide-Hastapenetarako Ikastegia, edo hainbat Lantegi Tailer eta Lanbide Etxe. Azken urteetan, Juan Torresek ‘PROMOSA’ udal sozietatean ziharduen lanean, zerbitzu-eginkizunetan, bertako gerentea zelarik.

Haren aldeko hileta elizkizunak ostiralean egingo dira Getxoko Santa Maria ermitan, arratsaldeko 7etan. Une gogor hauetan Udalbatza honek bat egiten du bere familiarekin eta horiei guztiei, helarazi nahi die, besarkada bero eta zintzoa, eta bereziki Rosa emazteari eta, bikotearen, seme-alabei, Juan eta Alejandrari, hain zuen ere.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo