Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/2/22

Bostehun lagunetik gora -oxigen-a- ekimenean

Bostehun lagunetik gora hartu dute parte ‘oxigen-a’ ekimena martxan jarri eta lehenengo hiru asteetan. Guztira adin guztietako 527 pertsona izan dira kiroldegian larunbat arratsaldetarako doako jarduerekin bat egin dutenak. Gainera, parte hartu dutenek kanpaina eta kirol erakundetik jaso dituzten zerbitzuak modu positiboan baloratu dituzte. Ondorio hori atera daiteke, parte hartu duten eta adinez nagusiak diren 363 pertsonek, galdetegietan eman duten erantzunaren arabera. Parte hartzaileek emaniko erantzunen bataz bestekoa bikain da (7,70 puntu, lortu zitezkeen 10etik). Balorazio onena eta 8 puntuko nota lortu duten aspektuak ondokoak dira: garbitasuna, tratu pertsonalizatua eta irakatsitakoaren kalitatea. Honen atzetik eta, bataz beste, zazpi puntuko emaitzaz kudeaketaren azkartasuna eta aniztasuna datoz. Erabiltzaileen ustez, hobetu beharreko aspektua prezioa da, galdetegietan 5,73 puntu lortu baititu. Ebaluazio eta laginketaren berri zehatza, eransten dugun agirian jasotzen da.

Otsailaren 4ko lehen larunbatean, oxigen.a proposamenari 193 lagunek erantzun zioten. Horietatik 45 capoeirarako; 103 lagun pilates egiteko (hamabost lagun kanpoan geratuz) eta 30 ume joko malabareak egiteko. Bigarren astean eta otsailaren 11n, partaidetzak gora egin zuen eta 201 kirolari bildu zen. Hamabi Nin Jitsu egiteko; 125 batuka eta body pump-ean aritzeko eta beste 64 ume patinatzeko. Aurreko larunbatean, otsailaren 18an, kiroldegian 133 pertsona batu zen larunbat arratsaldez. Horietatik 47 aquagym modalitatean aritu ziren, 63 saltsa eta batxata dantzatu eta 24 gaztetxok euskal pilotan jardun zuten.

UKEko arduradunek oso pozik agertu dira partaideen kopuru handia eta horien iritzi positiboa ikusita. Horien ustez ekimena ‘arrakastatsua suertatu da, hasieran lortu nahi genituen helburuak betetzen ari direlako’ Antton Garcia koordinadoreak adierazi digunez. Honen esanetan, ‘aisialdi aktibo eta kirol aniztasuneko oxigen-aren alternatibak harrera egokia jasan du’. Erantzun hain zabala jasotzearen zergatia azaltzerakoan, ‘ekintzak familia osoari eta berori osatzen duten kideei zuzendu izatean egon daiteke Garciaren ustez, ‘familiaren arteko kohesioa eta parte hartzea sustatzea nahi izan dugulako’. Kanpainak, UKEren eta kiroldegiaren benetako irudi adeitsua zabaltzen lagundu duela uste dute, beraien iritziz, ezagutarazteko duten modurik onena ‘jendearekin zuzeneko tratua izatea baita’. Ekimenaren erdia ia bete danean, emaitzak jasotzen hasi da UKE eta, jada, hiru ikastaro berri antolatu ditu beste horrenbeste talderekin. Bi pilates izeneko gimnasia egiteko eta bestea dantzan ikasten hasteko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo