Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/9/4

Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Iazko ikasturtean 300 lagun baino gehiago aritu ziren herriko euskaltegietan euskara ikasten. Oporrak pasa eta gero herriko bai udal euskaltegiak bai AEK euskaltegiak aurtengo matrikulazio kanpaina berriari ekin diote eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dute. Honekin batera, ikas prozesu honetan laguntzeko hainbat erakundek ere euskara ikasteagatik diru-laguntzen deialdia zabaldu dute. Hala nola, Ermuko Udala eta HABE.

Ildo honetan Ermuko Udalak laguntza mota bi ematen ditu, bata Udal Euskaltegiak ematen duena eta bestea Euskara Sailak plazaratutakoa. Udal Euskaltegiak iaz ibilitako ikasleentzako deskontuak izaten ditu, aurtengo matrikulan beherapenak ezarriz eta Euskara Sailak, berriz, gainontzeko zentro homologatuetan ibilitako ikasleentzako iazko matrikularen %50a edota %75a, kasuz kasu, itzultzea aurreikusten du. Udal Euskaltegiko ikasleek euskaltegian bertan egin beharko dute eskabidea eta gainontzekoek Abiapuntuko bulegoetan irailaren 30a baino lehen. Bestalde, HABEk ere euskara maila gainditu dutenentzako diru-laguntzen deialdia ere atzo argitaratu zuen, urriaren 8ra arte zabalik egongo dena. Kasu honetan Interneten bitartez egin beharko da eskabidea. Laguntzak biak bateragarriak dira, beti ere matrikularen zenbateko osoa gainditzen ez badu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo