Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/9/2

Sahararrek bizi duten egoeraren inguruko solasaldia

Sahararrei elkartasuna adierazteko eta jasaten ari diren egoera onartezinaren inguruan sentiberatasuna piztea helburu duen Ermuko jardunaldiek aurrera jarraituko dute gau. Egitarauan aurreikusitakoaren arabera gaur arratsaldean solasaldia egingo da, Sahararren egoera eta umeen udako harrera programa aztertzeko. Solasaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bertaratzen direnei tea eskainiko zaie.

Klemen Correderaren argazki erakusketa zabalik larunbatera arte

Klemen Corredera ermuarraren argazki erakusketa zabalik izango da larunbatera arte Lobianon bertan. "Loreak basamortuan" argazki-erakusketa El-Aaiuneko errefuxiatu-esparruan (Tinduf-Algeria), 2009ko udaberrian hartutako argazki sortaz osatuta dago. Erakusketarekin hango lekua eta hango jendearen nortasuna erakutsi nahi dira, baita Mendebaldeko Sahararen legez kontrako okupazioak, Marokoren esku baina Espainiaren eta nazioarteko komunitatearen onespenarekin, eragindako erresistentzia-mugimendu sahararra ere.

Horretarako, parajea agertzen diguten argazki panoramikoak ekarri dira erakusketara eta bestetik, 40x30 zm eta zuri-beltzeko formatuan, jendearen erretratuz osatzen diren argazkiak. Kasu honetan, 2009ko apirilean ospatu zen lotsaren harresiaren kontrako II Nazioarteko Ibilaldian ateratako beste argazki batzuk gehitu dira. Lotsaren harresia deiturikoak 2800 km. inguru ditu eta Marokok hondeatu eta minaz josi duen gunea da eta Mendebaldeko Saharako lurraldearen zehar kokatzen da, betiere sahararrak libre bizi diren lurraldean. Ibilaldia ospatzen ari zen bitartean mina batek eztanda egin zuen eta ondorioz Ibrahimek, 16 urteko mutil sahararrak, hanka bat galdu zuen. Marokoko indar armatuak 7 milioi mina inguru zabaldu du sahararren lurralde askatuan.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo