Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/2/3

Gaur -Larru haizetara- antzelana, terapia sexual kolektiborako saioa

‘Ez dok hiru’ Bikoteatroa antzerki konpainiak bere azken produkzioa ekarriko digu gaur Ermura. Mikel Martínez eta Patxo Telleria bikoteak ‘Larru haizetara’ tituluko muntaia aurkeztuko digute Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Obra komedia bat da, tonu komiko ikaragarriaz jantzitakoa eta Aitor Mazo zuzentzen duena. Sarrerak 8 eurotan eskura daitezke takilan bertan. Obra euskaraz hutsean sortua eta interpretatutakoa da, hizkuntzaz jokatuz eta hitz-jokoak erabiliz egiten diren esaldien esan nahia erdaratu ezina egiten baitute.

Larru Haizetara sexu-terapia kolektibo bat da. Sigmund Freud-ek esan zuen "euskal-sexoa" sintagma kontra esanguratsua zela bere terminoetan, "borobil-karratua" edo "funtzionario-kementsua" diren bezala. Guk, "Ez dok Hiru" Bikoteatro konpainiak, arazoa aztertu nahi izan dugu ikuspuntu erabat zientifikotik. Ez gara lehenak, hala ere. Arquímedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erdaraz ezagunagoa egiten zaiguna: "La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinituraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea paraleloak dira". Mendetako madarikazio horren kontra egiteko sortua da LARRU HAIZETARA.

Ikuskizun honek "lehen-gero" nabarmen bat markatuko du euskaldunen sexu jarreren kontuan. Esan dezakegu obra barre-terapeutikoa dela, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere kontatzekoa baino hobe ikustekoa.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo