Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/8/24

Akzio ikusgai izango gaur kaleko zine emanaldian

Akzio ikusgai izango da gaur, aste honetako lehen kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera ateri jarraitzen badu. Euria egiten duen egunetan, emanaldia elizako arkupeetara eramango da. Gaurko filmaren titulua ‘Mi novio es un ladrón’ da. Filma George Gallok zuzendutakoa da, Iparameriketarra eta 2008koa. Luzemetraiak 91 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Antonio Banderas, Meg Ryan, Colin Hanks eta Selma Blair. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsia

Henry federal polizia-agente gazteari kasu berri bat eman diote: Tommyren (Antonio Banderas) oinatzei jarraitzea. Berak arte-gauzetako lapur mokofina da. Nahiz eta nazioartean bilatuta egon, bera lapurketa berri bat prestatzen ari da. Gauzak korapilatu egiten dira kontuan hartzen duenean bere ama eroaren senargaia Tommy dela.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo