Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/2/1

Ipuin kontalariaren bigarren saioa

Udal liburutegiak ‘Kontu kontari’ lemapean aurtengo ikasturterako antolatu duen ekimenak aurrera jarraituko du eta hilabete honetako saioa datorren larunbatean –otsailaren 4an- egingo da. Proiektuaren xede nagusia literatura haur eta gazteengana helaraztea da, kasu honetan, ahozko literatura izango delarik, ipuin kontalarien bitartez. Larunbateko saioa Maite Frankok egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegiaren barne, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 5 urtetik 9ra bitarteko gaztetxoentzat.

Saioak dohainik izango dira eta interesdunek ez dute aldez aurretik izenik eman beharko. Horien iraupena ordu betekoa izango dela aurreikusi da eta aldez aurretik zein adinarentzat den egokia iragarriko. Nolanahi ere, aurtengo saio ia gehienak 5 urtetik 10era bitartekoentzat antolatzea aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen berri honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba gazteenei helaraztea eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo