Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/7/7

San Fermin jaien itzala Ermuraino heldu zaigu gaur

San Fermin jaiak unibertsalak direnik ezin ukatu. Biziki eta propioki Iruñan ospatzen dituzten arren, haien itzala oso luzea da eta lekua askotara heltzen da, tartean gure herrira. Eta horren lekuko, gaur eguerdian gurean udaleku irekietan dabiltzan gaztetxoek egin duten ekitaldia: , txapligua bota, santuari kantatu, eta zezentxoen aurrean korritu. Hori da, sasoia, gazteak!. Eutsi, goiari eta luzarorako izan dadila.

Pasa den astean udalekuak hasi ziren, bertan 122 umek parte hartzen dutelarik. Astelehenetik ostiralera nagusienek, hau da, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek eta DBHko lehen eta bigarren mailakoek Friasen eman zuten astea, bertan espeleologia, trekking, kanoietan ibili eta beste hainbat kirol egin zuten. Gainontzeko umeek Ermuan bertan egon ziren, bai jolasak egiten bai eta egun bateko hainbat irteera kanpora burutzen. Oraingo astean, beraz, Udalekuetako bigarren zatiari ekin diote eta konturatu orduko, ziur gaude umeek ondo pasatu eta ziztu bizian igaroko dutela astea. Ziztu bizian, gaur bertan, Emakumeen Etxetik Plazarako tartean San Ferminak ospatzen egin duten bezalaxe, zezentxo eta guzti.

Hemendik aurrerakoan, txikienek Eitzaga-San Pedro-Goierri mendi ibilbidea egingo dute bihar eta ostegunean Donostiako Santa Klara irla bisitatu eta Donostian emango dute eguna. Amaitzeko ostiralean, bai txikiak bai eta asteartetik ostegunera bitartean Nafarroako Lekunberriko Aralar kanpinean dauden ertainak elkartu eta herriko plazan hainbat jolas egingo dituzte, Txarrieguna jaia ospatu eta amaiera emango diote aurtengo egitarauari.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo