Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/7/3

Ermuko dendetan erosita, irabazi egingo duzu

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMEk) herriko denda eta tabernetan erosi eta kontsumitzeak dituen onurei buruz sentiberatasun kanpaina berri bat abian jarri du. Kanpainaren leloa ondorengoa da: “Ermuan erosten baduzu, irabazi egingo duzu”. Elkarteak bi orrikoa argitaratuko du eta bertan bizi garen herrian bertan erosi eta gure beharrak asetzeko dauden hamar argudio ematen ditu. Elkarteak herriko merkataritza gunean erostearen onurak hamar arrazoitan laburbildu ditu. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa dauka.

Elkarteko kide diren establezimenduek Ermua merkataritza gunean erosteko dauden hamar arrazoiak biltzen dituen bi orriko elebidun hori banatuko diete bezeroei. Ekimenaren xedea toki-merkataritzaren irudia indartzea da eta horrela eginez hurbiltasuna, aurrezkia, kalitatea, konfiantza, enplegua eta abar bezalako abantailak jasoko ditugula: Laburbilduz, udalerriaren hazkunde eta sostengu ekonomikoan lagunduko dugula. Bi orrikoan elkarteko kide diren establezimenduen zerrenda eta datuak jasotzen dira.

EMEk ematen dituen hamar arrazoiak ondorengoa hauek dira:

  1. Hurbiltasuna: “Ermua Merkataritza gunean” guztia dago hurbilago
  2. Kalitatea: “Ermua Merkataritza gunean” kalitatezko tratu pertsonala izango duzu
  3. Aurrezkia: “Ermua Merkataritza gunean” erosita dirua eta denbora aurretuko dituzu
  4. Konfiantza: “Ermua Merkataritza gunean” konfiantza eta erosotauna izango dituzu
  5. Modernizazioa “Ermua Merkataritza gunean ” erosiz merkataritza cunearen irudia hobetzen lagunduko duzu
  6. Enplegu Udalerrian lanpostuak mantentzen eta gehiago sorteen lagunduko duzu
  7. Bizia “Ermua Merkataritza gunean” erosiz bizia emango diozu herriari
  8. Dinamismoa Bizitasuna eta giroa sortzen lagunduko duzu
  9. Bultzada Bultzada emango diozu udalerriaren hazkunde ekonomikoari
  10. Espazio atsegina denda-inguruak gune atseginak izango dira paseatzeko

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo