Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/7/3

Ermuak musika dario bazter guztietatik

Santiago Apostoluaren omenez uztailan ospatuko ditugun herriko jai nagusiak musika ekarriko digute barra-barra. ‘Santixauetan’ guztira hamazortzi musika ikuskizun eta emanaldi izango dira, musikak leku nagusia izango baitu egitarauan. Programatutako guztiaren artean, aipamen berezia merezi dute hiru ekitaldi: Revolver eta PAM taldearen kontzertuak eta ‘Helena Bianco y los mismos’ taldearen emanaldia. Nolanahi ere, eskaintza zabala izango denez, musika estilo eta joera guztiak entzuteko aukera izango da. Horren helburua jende gehienaren eskaria asetzea da, nahiz eta kultura alorrak jakin badakien, musika kontuetan pertsona beste gustu egon daitezkeela. Horiek horrela, kantautoreak, bakarlariak, orkestrak, perkusio taldeak, eta dantzaldietakoak izango ditugu. Horiek guztiek, estilo eta musika jotzeko modu bat dute eta horien artean, funky-jazza, jazz-fusioa, perkusioa, rocka eta diskoa daude.

Emanaldi guzti horiek, jada inprentan dagoen jai egitarau ofizialaren barne jasotzen dira. Dena den, herriko jaien hiru egun zehatz eta nagusietara bitartean ez dugu itxaron beharko, aurreko astetan hasiko baitira.

2009ko SANTIXAUETAKO MUSIKA EMANALDIAK
Uztaila (eguna) Taldearen izena Musika estiloa Leku eta ordua
Hilak 14 Seiren Pop-folka euskeraz Valdespina parkean 22,00etan.
Hilak 15 Rosa Sánchez Costa Rikako abeslaria Valdespina parkean 22,00etan.
Hilak16 Bertsolaris Herrikoia Valdespina parkean 22,00etan.
Hilak 18 Revólver Popa San Pelaio parkean 23,30etan.
Hilak 19 Lurraldeetako musika eta dantzen jaialdia Mariatxia Kardenal Orbe plazan 18,00etan.
Hilak 20 Txaranguen abestiak Herrikoia Kardenal Orbe plazan 22,00etan.
Hilak 21 Kataluniako Marujita taldea Hainbat estilo Kardenal Orbe plazan 22,00etan.
Hilak 22 Cu-bop Talde kubatarra Jazz latino Kardenal Orbe plazan 22,00etan.
Hilak 23 PAM Rocka Kardenal Orbe plazan 22,30etan.
Hilak 24 Shinova y otros grupos Rocka Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Orquesta Pasarela Orkestra Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Hilak 25      
Ácrata, Hnos Chumacho eta Liberando Corazón Rocka Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Orquesta Geiser Orkestra Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Hilak 26 Banda de música Alboka Musika-banda Kardenal Orbe plazan 13,00etan.
     
Trece +, herriko hainbat talde Rocka Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Nuevo Talismán Orkresta Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Hilak 27 Lotxo taldea Erromeria Kardenal Orbe plazan 18,00etan.
Helena Bianco y los mismos Popularra Kardenal Orbe plazan 24,30etan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo