Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/1/23

Internet pertsona ororentzat

Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioaren ‘Todos.es’ ekimena eta kanpaina Ermuan izango dira datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean. Egun horretan 18 ordenadore eta satelite bidezko konexioa duen autobusa Ermuko Zubiaurre kalean izango dira, ermuarrek dohainik erabili eta probatu ditzaten. Kanpainak herritarrei internet hurbildu nahi die, eta horretarako pertsonei nola erabiltzen den ezagutarazi nahi die, ezagutu eta irakatsi ondoren haiek beren kabuz erabil ditzaten. Aipatu kanpainak eta jarduerak herritarrei teknologia berriak hurbiltzea eta horiek lurralde osoan zehar zabaltzea dute helburutzat. Ministerioak mota horretako 25 autobus ditu eta unitateek estatu osoan zehar dabiltza, begiraleek lagundutako esperientzia praktikoen bidez internet ikusi eta ezagutzea nahi dutenen jakin-mina asetzeko. Autobusa Zubiaurre kaleko 4. portalearen parean jarriko da, ‘Herga’ tabernaren aurrez aurre. Autobusa eta bere unitateak erabili ahal izango dira goizeko 9etatik arratsaldeko 8etara bitartean.

Kanpaina herritar ororentzat zabalik dago, nahiz eta ministeriotik teknologia berriengandik urrunen egon daitezkeen taldeek parte har dezala nahi da. Talde horietan egon daitezkeela aurreikusten dira edadetuak, etxekoandreak, etorkinak, edo minusbaliotasunak dituzten pertsonak. Argibide gehiagorako edo banaka nahiz taldeka eskolak hartzeko hitzorduak aldez aurretik hartzeko 902.200.004 telefono zenbakira deitu daiteke. Esan bezala, intenet trtesnarekin lehen hastapenak eta probak egin ahal izateko 18 ordenadorez eta satelite bidezko konexioa duen autobusa izanen dugu Ermuan, datorren astelehenean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo