Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2009/3/17

-53 días de invierno- filma ikusgai zine-klubean

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak martxoko emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Hilabete honetako emanaldiak emakumeak zuzendutako filmei dedikatzen ari zaizkie. Aste honetako ostegunean “53 días de invierno” titulaturiko proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma bertako produzioa da, 2006. urtean aurkeztu zen eta Judith Colellek zuzendu du. Zinta dramaren generoan txertatzen da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Hiru pertsonaiak bat egingo dute neguko gau batean autobus geltokian. Hirurek ikusten dute txakur bat bertan abandonatzen dutela. Bata Mila da, irakaslea nahiz eta urtebete bajan egon den ikasle batek eraso egin zuelako. Bestea Celso da, zinpeko jagolea, ezkonduta dagoena eta seme baten aita, arazo ekonomiko larriak dituena eta berriz, ere, bikien aita izango dela jakingo duena laster. Hirugarrena, Valeriada, biolontxeloko ikaslea, familian amodio harreman korapilatsua izan duena. Hirurak bidaia bati hasiera emango diote, beldur eta frustrazioei aurre egin beharrez, beren bizitza aldatuko duen erabakia hartu behar izateraino.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo