Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/1/12

Haurrentzako ipuin kontalariak ekarriko dira larunbat arratsaldetan liburutegira

‘Udal liburutegiak irakur zaletasuna sustatu eta bultzatzeko kanpainaren barne proposamen berri bat egin du aurtengorako. Proposamen horri, ‘Arratsaldean kontu-kontari’ titulua jarri dio, ikasturtean zehar hileko lehen larunbatean kontu kontalarien saioak antolatuko baititu haur eta gazteentzat. Saioak haurrentzat liburutegiak duen aretoan egingo dira, hilean behin arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Saioak dohainik izango dira eta interesdunek ez dute aldez aurretik izenik eman beharko. Horien iraupena ordu betekoa izango dela aurreikusi da eta aldez aurretik zein adinarentzat den egokia iragarriko. Nolanahi ere, aurtengo saio ia gehienak 5 urtetik 10era bitartekoentzat antolatzea aurreikusi da.

Proposamen berri honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba gazteenei helaraztea eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

Larunbatean lehenengo saioa

Larunbatean, hilaren 14an, ipuin kontalariaren lehenengo saioa izanen da. Zigor Goikoetxea bilbotarra etorriko zaigu ipuinak kontatzera, egun horretan. Ipuin kontalari hau ezaguna dugu Ermuan, azaroan izan baitzen euskara eta ingelesa uztatu zituen eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat prestaturiko ekitaldian, fantasia eta ohiturari buruzko istorioak kontatzen. Ikuskizuna arratsaldeko bost t’erdietan hasiko da eta, 5urtetik 9ra bitarteko umeentzat da aproposa. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo