Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/10/1

Gazteriak Gijonera joateko bidaia antolatu du

Udaleko Gazteria zinegotzigoak asteburu pasan Gijonera joateko txangoa antolatu du. Txango hori Gijonera urriaren 24tik 26ra bitarteko asteburuan egingo da. Ekimena 14 urtetik 17ra bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Izen-emateak egiten hasita daude, Lobiano Kultur Gunean. Izen-emateak urriaren 16an itxiko dira, lehenago dauden toki mugatuak betetzen ez badira behintzat. Izen-emateak 50 eurotik 80ra bitartean balio du, interesatua ermuarra izan ala ez. Izen-ematearen barne daude joan-etorria, bi egunetako ostatua pentsio erdian eta Gijon nahiz Oviedo ezagutzeko joan-etorriak eta parke Botanikora nahiz terma erromatarrera sartzeko paseak.

Izena emateko interesdunek orriak bete, NANa eta osasun-txartelaren fotokopia entregatu, eta gurasoen baimena erantsi eta kuota ordaindu behar dute. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Lobianon kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura eta web gune korporatibo honetan dugun ‘Abiapuntu’ izeneko bulego birtualera. Bulego horretan aurkeztu beharreko agiri eta inprimaki ereduak eskuragai daude. Guk horretara lotura egun dugu behako informazio gehiago lasterbidearen bidez.

Bidaiaren kartela

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo