Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/12/2

Puntuzko gidabaimen berriari buruzko informazio-kanpaina

Udaltzaingoak eta Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoak hitzaldi bi antolatu dituzte Trafikoko Legean egin berri diren aldaketei eta puntuzko gidabaimenaren berrikuntzari buruz argibideak emateko. Ekimenak Bizkaiko Trafikoko Buruzagitzaren laguntza du, hizlaria bertako teknikari bat izango baita. Puntuak eta horiek xahutzeko berrikuntza hori indarrean sartuko eta aplikatuko da 2006ko udan. Oro har, sistema zigortzailea da eta aldez aurretik gidariari emaniko puntuak xahutzean datza, honek zirkulazio kodea urratzen duen bakoitzean. Hortaz, Trafikoko Legean egindako aldaketak eta horren ondorioz ezarriko den sistema berritzailearen nondik norakoak azaltzeko, antolatzaileek herritarrei horren guztiaren berri ematea erabaki dute sistema indarrean jarri aurretik. Asmo horrekin bi hitzaldi antolatu dituzte, bata abendurako eta, bestea, datorren urteko otsailerako, hain zuzen ere.

Lehen hitzaldi hori, abenduaren 15ean, ostegunean, eginen da udaletxeko atikoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Atikoko edukiera 120 pertsonetara mugatua dagoenez gero, bertaratu nahi duten guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik. Izena emateko hiru aukera daude: KIUBeko bulegora joatea (Merkatuko behe solairuan, 943 17 45 85 telefonoa), Udaltzaingoaren bulegotik pasatzea (udaletxeko behe solairuan; 943 17 63 00) edo web-gune honen bidez on line egitea. Izena emateak, hitzaldiaren bezperan itxiko dira, plazak lehenago betetzen ez badira behintzat. Bigarren hitzaldia 2006ko otsailean egingo da, oraindik zehazteke dagoen data eta lekuan, ekimenak duen harreran oinarrituta.

Aurreproiektua

Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo