Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/11/17

Azaroko zine-klubari hasiera emango zaio gaur, bi dokumentalekin

Dokumental biren emanaldiarekin gaur hasiko da hilabete honetako zine-kluba, indigenek egindako zineari dedikatuko zaiona. Gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko den sesioa Elkartasun eta Nazioarteko Kooperazio udal Kontseiluak antolatu du. Sarrerak 2,60 euro balio du. Lehenengo dokumentala ‘Raweke Ira, manipulazio genetikoa’ titulatzen da. Zeelanda Berriko telebistarentzat eginiko produkzioa da, 58 minutu irauten du eta gaztelania eta maori hizkuntzetan grabaturik dago. Errealizadorea Robert Powhare da eta bertan organismoetan egiten den manipulazio genetikoaren gaia jorratzen da. Dokumentalak inkestak jasotzen ditu, tradizioan oinarritutako iritziak eta bertako tribu ugarik ingeniaritza transgenikoaren kontra daudela erakutsiz. Lanak perspektiba orekatu bat du eta Zeelanda Berriko zientifikoen hitzak ere jasotzen ditu.

Bigarren dokumentala ‘erresistentzian dagoen emakumearen bizitza’ titulatzen da. Mexikoko produkzioa da eta 18 minutu irauten du. Azken boladan luze eta zabal hitz egin da emakume zapatisten inguruan, eta horiek ekitate eta liberazio prozesuan ote dauden edo ez. Lana eguneroko jardunean eta batez ere etxebizitzan oinarrituta dago eta, komunitate horretan gizarteak jasan dituen aldaketak nola mamitu diren erakusten du. Testigantzak eta oraindik konpontzeke dauden gaiak planteatzen dituztenak emakumeak dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo